Akoplamendu programa
Aberekinek eskaintzen duen akoplamendu programa, ganaduzaleek, euren behi populazioaren garapen eta hobekuntzarako erabili dezaketen tresna bat bezala aurkezten da.
Programaren arrakasta, ganaduzaleen partaidetzan eta honek akoplamenduak barneratu ditzaketen parametro, lehentasun eta aukeren gaineko erabaki-ahalmenean oinarritzen da. Honela akoplamendu programa ganaduzaleetara era pertsonal eta teknikoan zuzentzen da, helburu anitzak asetzeko arimarekin.
Aberekinek, kolaboratzaile eta bazkideei akoplamendu programa bat eskaintzen die progresu genetikoa indartzeko, ahaidetasuna izan dezakeen arazoak sahiestuz eta gomendagarriak ez diren geneak baztertuz.
Akoplamendu programa bai maila orokorrean behi-populazio mundiala aintzat hartuz, zein maila pertsonalean ganaduzalearen explotazioa aintzat hartuz, lan egiten du ganaduzalea ezartzen duen norabide eta lehentasunak jarraituz.
Programaren dohainak honakoak dira:
- Behi zein zekorren produktibitate, genealogia, fenotipo eta genotipoaren gaineko informazioa datu base originaleetatik ateratzen ditu.
- 60000 zezen erabil ditzake akoplamentua osatzeko.
- Genetikoki zein konsanginidadearen aldetik desabantailotsuak izan daitezkeen gurutzaketak baztertzen ditu.
- Akoplamenduaren gaineko erabakiak zuzenean ganaduzaleek hartzen dituzte.
- Behi populazio batentzako zein ganaduzale batentzako erabilgarria da.
- Akoplamenduak zuzenean ganaduzaleaeekin egiten dira.