aAa kodeak

aAa kodea Estatu batuetan jaio eta garatu zen, 1952.garren urtean Bill Weeks-en eskutik. Sistema hau geroztik ez da aldatu eta animaliaren gorputz atal desberdinen arteko korrelazioan oinarrituta dago.

aAa indizeak ez dira produkzio indizeak, ezta tipo indizeak eta ez dira ofizialak.

Animaliaren sei eskualde desberdinak zenbakiekin isladatzen dira. Zenbakiak, aAa organizazioa erabilitako deskripzioetara dohitzen dira. Tradukzio akatsak baztertzeko aAa-k ingelesesko hitzak erabiltzen ditu.

aAa kodea era simple batean azaldua, zezenak dituen gaitasunak zenbakietan isladatzea baino ez da. Adibide bezala, 216345 kodea, zezenaren alabak altuak, ekoizleak eta estilotsuak direla esan nahi du.

  • 1. DAIRY (Izaera esnetsua)
    Esnea ekoizteko ahalmen altua
    Esne ekoizle azkarra
    Esnea ekoizteko tamainu egokia
  • 2. TALL (Altua)
    Garapen azkarra
    Errapeak lurretik aldenduak
    Errape osasuntsuak
    Biltze erraza
  • 3. OPEN (Irekia)
    Errapea atxikitzeko espazio handia
    Erditze erraztasuna hobetzen du
    Bizitza-luzeera luzatzen du
  • 4. STRONG (Indartsua)
    Heldutasunean tamainu handikoa
    Errape osasuntsuak
    Hanka oso onak
  • 5. SMOOTH (Zabala)
    ateko gogo handiak
    Hanka eta titiburu sendoak
    Esne biltze erraza
  • 6. STYLE (Estilotsua)
    Hankak apaintzeko behar gutxikoak
    Animali dotoreak
    Lehenengo begiradan txundigarriak
  • Informazio gehiago eskuratu

    comercial@aberekin.com

    +34 944 54 15 77