Lege oharra

Enpresaren datuak

  • - Sozietatearen izena: ABEREKIN, S.A.
  • - Sozietatearen egoitza: Parque Tecnológico, Edificio nº 600, 48160 - Derio (Bizkaia)
  • -Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, ondoren enpresaren identifikazio datuak azaltzen dira.
  • - IFK: A-48-165.468


Jabetza intelektuala

Espainiako jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko legeriak Aberekinen web orrialdearen edukiak, testuak, irudiak, soinuak,animazioak eta abar babesten ditu, bai eta bere diseinu grafikoa eta iturburu kodea ere. Beraz, guztiz debekaturik dago eduki horiek kopiatzea, banatzea edota publikoki jakinaraztea, osorik zein zati batean, Aberekinen baimenik gabe.



Web gunearen edukia eta estekak

Gure web gunearen edukien gainean egindako erabilera txarra ez da Aberekinen erantzukizuna izango, baizik eta eduki horiek bistaratzen edota erabiltzen dituen pertsonarena. Halaber, ez da gure erantzukizuna izango gure web gunean dauden esteken edota bilatzaileen bitartez ikusi daitezkeen gainontzekoen web guneek duten informazioa.



Web gunearen eguneratzea eta aldatzea

Aberekinek bere web guneko informazioa, baita horren konfigurazioa eta itxura ere, aurretik abisatu gabe aldatzeko edota kentzeko eskubidea du, eta ez du horregatik inolako erantzukizunik izango.



Alderdi teknikoei buruzko oharrak

Ez da Aberekinen erantzukizuna izango Interneten konektaturik dauden bitartean ekipamendu informatikoetan gertatutako arazo teknikoak edota hutsegiteak, ezta Aberekinen kontroletik kanpo gertatutako gainontzekoen legez kontrako eskusartzeek eragin ditzaketen kalteak ere. Halaber, gugandik ez datorren baina gure web gunean azaltzen den informazioaren gaineko akatsak, okerrek edota ez-aipatzeek erabiltzaileari eragin diezaioketen kalteak edo galerak, ez da gure erantzukizuna izango.

Informazio gehiago eskuratu

comercial@aberekin.com

+34 944 54 15 77