Spermvital

Aberekinek, gaur egun Spermvital deritzon teknologia iraultzailean oinarritutako hazia ekoiztu eta banatu egiten du. Hazi hau, inseminazio ostean espermatozoidearen bizitza luzatzea dauka helburutzat. Lortu ahal izateko espermatozoideak kriogenizazioaren aurretik substantzia natural batean harrapatuak gelditzen dira.

Hazi hau besteekiko desberdintzen da gutzinaka-gutzinaka askatzen delako. Hau dela bide, hazi normala baino gehiago iraun dezake, hain zuzen ere bi aldiz gehiago.

Spermvitalaren erabilera hainbat egoeretan gomendatzen da, hala nola, inseminazio goiztiarretan, zelo ez argietan, sinkronizazio programetan eta behi errepikatzailetan.

Azkenik, Spermvitalaren abantailak honakoak dira:

  • Inseminzaio momentua ez da hain kritikoa
  • Zelo detekzioa denbora gutxiago behar du
  • Inseminazio bikoitza deuseztatzen du
  • Kostu totala gutxitzen du
  • Jai egunetan eta asteburuetan inseminazioak sahiesten ditu

Informazio gehiago eskuratu

comercial@aberekin.com

+34 944 54 15 77