aAa kodeak

aAa kodea Estatu batuetan jaio eta garatu zen, 1952.garren urtean Bill Weeks-en eskutik. Sistema hau geroztik ez da aldatu eta animaliaren gorputz atal desberdinen arteko korrelazioan oinarrituta dago.

aAa indizeak ez dira produkzio indizeak, ezta tipo indizeak eta ez dira ofizialak.

Animaliaren sei eskualde desberdinak zenbakiekin isladatzen dira. Zenbakiak, aAa organizazioa erabilitako deskripzioetara dohitzen dira. Tradukzio akatsak baztertzeko aAa-k ingelesesko hitzak erabiltzen ditu.

aAa kodea era simple batean azaldua, zezenak dituen gaitasunak zenbakietan isladatzea baino ez da. Adibide bezala, 216345 kodea, zezenaren alabak altuak, ekoizleak eta estilotsuak direla esan nahi du.

  • 1. DAIRY (Izaera esnetsua): Esnea ekoizteko ahalmen altua, esne ekoizle azkarra eta esnea ekoizteko tamainu egokia.
  • 2. TALL (Altua): Garapen azkarra, errapeak lurretik aldenduak, errape osasuntsuak eta biltze erraza.
  • 3. OPEN (Irekia): Errapea atxikitzeko espazio handia, erditze erraztasuna hobetzen du eta bizitza-luzeera luzatzen du.
  • 4. STRONG (Indartsua): Heldutasunean tamainu handikoa, errape osasuntsuak eta hanka oso onak
  • 5. SMOOTH (Zabala): Jateko gogo handiak, hanka eta titiburu sendoak eta esne biltze erraza
  • 6. STYLE (Estilotsua): Hankak apaintzeko behar gutxikoak, animali dotoreak eta lehenengo begiradan txundigarriak
  • Informazio gehiago eskuratu

    comercial@aberekin.com

    +34 944 54 15 77